2010/05/17

Chanelen udaberri-udako martxa

Hemen jarri dizuegu Chanelek aurkeztu digun Udaberri-Udako azken kolekzioa.

Jarraian bideoari buruzko gure iruzkina:

Garbi ikusten dugu Zuekoak oso modan daudela, Chanelen Zuekoak uda honetako it-ak dira, dagoeneko hasi dira kolore, modelo eta forma desberdinetan ateratzen. Sopan ere ikusiko ditugunez, espero dugu komodoak izango direla. Zuekoei buruz hitze egiten amaitzeko, esan beharra dugu Amaiak horrelako batzuk dituela eta estreinatzeko desioz dagoela.



Orain arropetan oinarrituko gara. Ikusi dezakegun moduan, hare koloreko janzkera da nagusi, hala ere estanpatu nahiz karratu txikiak ere protagonismo handia dute. Alabaina, gauerako beltza da kolore protagonista. Edozien kolorekin ondo konbinatzen du, beti modan dagoen kolorea da eta edozeini ondo gelditzen zaio.







Klik egin gehiago ikusteko...
Previous Post Next Post Back to Top